Letra de canción descargada de: https://www.albumcancionyletra.com ------------------------------------------ Fermin Muguruza - Linguae Navarrorum Museum ------------------------------------------ Ongi etorriak! harrera Egitasmoa: museoa Atlantidan: euskara Lemoizko zentral zaharrean Parke tematikoa Helburu turistikoa Sosa publikoa Ez baita izango nahikoa Agertu zuen Eskuzabaltasuna Sukaldari, kultur, kirol izen handiak bezala Ongi etorriak! harrera Egitasmoa: museoa Atlantidan: euskara Lemoizko zentral nuklearrean Bidegune birtuala Abentura intelektuala Zibereskarmentuak Ekintza interaktiboak Proiekzioak Liburu biziak Hiper-errealitatearen sentsazioa Ongi etorriak! harrera... Geure azafaten irrifar globalizatuaz Ukitze fisikorik ezin izango da Gizon-emakumeak Zoo baten kontzeptu berrian Bere ingurunean Giza elkarteen baimenaz Bizi euskaraz Kondar erara Ezingo zaie autoktonoei eman jana Ongi etorriak! harrera Egitasmoa: museoa Atlantidan: euskara Lemoizko zentral nuklearrean Afixak, musika Toki enblematikoan Etekin kulturalen iturburu, eskaintzaz Ongi etorriak! harrera...