Letra de canción descargada de: https://www.albumcancionyletra.com ------------------------------------------ Betagarri - Muineko enea ------------------------------------------ Muineko etxe xarmanta okupatu nahi zuten, eta jende franko hantxe bildu zen. Atea botaz gero, barruan sartuak, guztiok hasi ziren antolatze lanetan. Enginkizun ugari astean zehar, tailerak zein klaseak prestatu behar. Honen inguruan giro aparta, neska eta mutilak oro ausarta. Gaztetxea gure etxea! Defendituko dugu! Guztiona eta zurea! Babestu dezagun! Talde hoberenek hementxe jo dute, baita antzerkia ikusi da ere. Herri ekimenak, jaiak antolatu, gazte nahiz helduei ondo pasarazteko. Hamar urte bete ditu goiko eneak baina udaletxeak ez du nahi hurrena, aurrera gazteok kaleratu gaitez eta denok batera hau oihukatzera!