Letra de canción descargada de: https://www.albumcancionyletra.com ------------------------------------------ Itoiz - Lau teilatu ------------------------------------------ Hemen gaude ta poztutzen naiz ta ziur zure aita ere bai; A zer ondo, zelan dijua zure bufanda txuria? Lau teilatu gainean ilargia erdian, eta zu goruntz begira, zure keia eskuetan putzada batekin... putz! Neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan. Goxo goxo kanta egin nazu Benitoren Maria Xolt Negarrik ez, txuri zaude ta malkoak zure kolorea kentzen dute. Lau teilatu gainean ilargia erdian, eta zu goruntz begira, zure keia eskuetan putzada batekin... putz! Neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan. Felix, Felix bihar berriz egongo gara txanpain apur batekin; diru gabe baina izarrak gurekin daude, piano baten soinuaz. Lau teilatu gainean ilargia erdian, eta zu goruntz begira, zure keia eskuetan putzada batekin... putz! Neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan. Lau teilatu gainean ilargia erdian, eta zu goruntz begira, zure keia eskuetan putzada batekin... putz! Neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan.