Letra de canción descargada de: https://www.albumcancionyletra.com ------------------------------------------ Berri Txarrak - Pangea ------------------------------------------ Hitzak bilatzen aurkitzen saiatzen nola edo hala adierazteko zer egiten duten hemen horrenbeste gorpu kolore beretsukoek Pangea garaia aspaldi izan zen ez du zentzurik oroitze hutsak baina zer edo zerk esaten dizu ekidin zenezakeela zerbait Ta hondartzek ez dute nahi errugabeen hilerri izan Mundu zatiak banaka hezitzen mundua desorekatuago injustiziara ohitzea baino gaitz kutsakorragorik ez dago herrialde aberatsen dominak pilatuz jasotako murruak itsututa ez duzue ikusten handinahi honen ondorioak Ta hondartzek ez dute nahi errugabeen hilerri izan Pangea Honek eztanda egin behar du Hitzak bilatzen aurkitzen saiatzen