Maputxeak Maputxeak erran zuen : Duela asko garela gu Erran zuen
Emaidazu, eman, eman artoaren burua Emaidazu arantzik gabeko lurra
Hamar korrikalari, Arauko bizirik ! Hamar bider garaile ! Hamar suge, gazte-uhandre
Iparra, hegoa Ekia, ilberria Lehortea, gaua Haizeak, izarrak
Hegi altua Uholdetik enparatzeko Balio izan zuena Haritz txuria
Gezurra, egia Andeseko mendilerrotik Beste aldera Egia, gezurra
Talisman urdina, Nahuel Urdin nago esan zuen Kondore horrek
Premia handiz, premia Behar dugu hiztegia Mapudungu-euskara
Mapu=Lurra, Jendea=Txe Lurraren jendea=Maputxe Burujabe
Maputxeak erran zuen : Duela asko garela gu
|