Letra de canción descargada de: https://www.albumcancionyletra.com ------------------------------------------ Imanol - Mendian gora haritza ------------------------------------------ Mendian Gora Haritza Mendian gora haritza ahuntzak haizean dabiltza itsasoaren arimak dakar ur gainean bitsa. Kantatu nahi dut bizitza usteltzen ez bazait hitza mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza. Euskal Herriko tristura soineko beltzen joskura txori negartiz bete da eta umorez hustu da. Emaidazue freskura ura eskutik eskura izarren salda urdina edanda bizi naiz gustora. Euskal Herriko poeta kanposantuko tronpeta hil kanpaiari tiraka eta hutsari topeka. Argitu ezak kopeta penak heuretzat gordeta goizero sortuz bizitza ere hortxe zegok eta. Mundua ez da beti jai iñoiz tristea ere bai bainan badira mila arrazoi kantatzeko alai. Besteia datozen penai ez diet sunk bota nahi ni hiltzen naizen gauean behintzat egizue lo lasai.