Letra de canción descargada de: https://www.albumcancionyletra.com ------------------------------------------ Imanol - Gezurraren koloreak ------------------------------------------ Gezurraren koloreak Pedir traducci n Hay 18 votos pidiendo esta canci n traducida. Traducirla t !!. Gezurraren koloreak ugari ta dotoreak, hona beren ohoreak. Zenbat aurpegi ote dituen interesaren loreak... zein baino zeintzu hobeak, gure engainadoreak, arantzadun traidoreak. Gezur zuria, hasteko, ez daukagu ahazteko eskalafoian jauzteko. Suge zar batek asmatu zuen sagar bat janarazteko... Ez zuen honenbesteko afanez guk ikasteko, izango zanik usteko! Noan zuritik beltzera, apaiz jauna omentzera, sotanapetik heltzera. Kristo guztia bidaltzen duzu Satanastarren eltzera: zu hobea omen zera, besteok goaz galtzera... Gezurtiak kixkaltzera! Ekoloji jazkerako berdea ere modako daukagu pixkaterako, ideialetan Kijote baina Santxo ekintzetarako, -erosotu garelako- deusik ez da aterako. Gorri uste ta gordina, ezker larrosen jardina! Esperantza zen birjina... Malamentean esposatzeko, kasik hobe mutxurdina... Aitzakia behar dina: haundien lujo berdina; pobrearentzat txardina! Txuri-berde-ta-gorriak ere badina larriak, erne begi-belarriak! Oi Euskalerri Bihotzekoa eskuak tripan jarriak... ikurrinaren neurriak balekizkite erdiak, mesede luke herriak. Gezurraren ortzadarra, lustraturiko txatarra, nuen salatu beharra. Argi faltsuen hondabidean nora hoa, untzi zaharra? bilatu nahirik ifarra goldatzen duen izarra, malkoz hazi zait bizarra.