Letra de canción descargada de: https://www.albumcancionyletra.com ------------------------------------------ Berri Txarrak - Sinetsi duguna ------------------------------------------ Txikitatik, betidanik, zuk eta nik, sinetsi duguna, Historiak, eroriak, memoriaz, ikusirik nirekin, Adimena, sentimena ta sormena alde batera utziz, Baloreak, koloreak, pentsaerak, dena programaturik. Heldutasun puntu bat lortu dudanerako ohartu naiz oso oker genbiltzala, bizitzaren gauzarik garrantzitsuenak norberaren esperientziak direla. Zenbakiek, hiztegiek, datu hoiek, inolaz ezin dute, Osasuna, maitasuna ta tristura zer den esplikatu, Zientziaren, indarraren, mende gauden, robot bihuruta, Sistemaren, torrearen, euskarriak gara. Heldutasun puntu bat lortu dudanerako ohartu naiz oso oker genbiltzala, bizitzaren gauzarik garrantzitsuenak norberaren esperientziak direla.