Ikusten zaitudanean Zerbait pizten zait barnean Gerturatzen zarenean Dardara bat sentitzen dut hanketan Zirrara izango ote da Hasierako ilusioa Zurekin maitemintzen banaiz Laberintoan sartuko al naiz
Sartu edo atera hortxe duzu aukera Elkar ezagutzera goazen biok batera Hainbeste aurreiritzi eta hainbeste galdera Jauzia egin dezagun amildegitik behera
Elkarren aurrean gaude Gertatuko dena jakin gabe Hasi gara ezagutzen Eta ateak irekitzen Etorkizuna gurea da Bihotzak prest ditugu jada Gogora dezagun ba Hasierako sentimendu hura
|